Ikasturte amaierako txangoa! Vista Alegre eskolako ikasle guztiak La Benedictako igerilekuetara!
Eguraldi ona aprobetxatuz, egun paregabea eta super dibertigarria pasatu dugu Sestaoko igerilekuetan ikasturteari amaiera bikaina emateko!
Ikasturte amaierako txangoa! Vista Alegre eskolako ikasle guztiak La Benedictako igerilekuetara!
Iritsi da urteko azken txangoa! Ikasturte trinko honi agur esateko modurik hoberenean, Vista Alegre Eskolako ikasle guz-guztiek bainujantzia jantzi eta Sestaoko La Benedicta igerilekuetara jo dugu gaur.
Eguraldi bikaina izan dugu lagun eta eguzkiak gogor jo du, beraz, eguna ezin hobea izan da uretan freskatzeko eta udari ongietorria emateko. Txunpaz jolasak, bainu freskagarriak eta barre algara ugari izan ditugu ikasgelako lagun eta irakasle guztiekin batera. Azken finean, ikasturtea modu ahaztezin eta dibertigarrian ixteko aukera bikaina izan da hau, oporrak indartsu hasteko!
Egun zoragarria pasatu dugu elkarrekin! Eskolara irribarre handi batekin itzuli gara. Orain bai… Gora oporrak eta ondo pasa uda!
Partekatu: