Eskola

Vista Alegre ikastetxeak 1929an ireki zituen ateak eta orduz geroztik garai berrietara egokituz joan da.

Eskola txiki eta hurbila gara, eta kalitatezko hezkuntza pertsonalizatua eskaintzen saiatzen gara.

Vista Alegre HLHIn garrantzitsuena gure ikasleak dira.

Gaur egun zentroa oso bestelakoa da. Trantsizioa osatu du, ikasturte guztiak D ereduan (euskaraz) egiteko eta zuzendaritza-taldearen eta irakasleen esperientzia osoa eskaintzeko, gure ikasleen prestakuntzan laguntzeko, haur-eskolatik hasi eta bigarren hezkuntza hasi arte.

Ordutegia

Astelehenetik osegunera

9.00 – 13.00 / 15.00 – 16.30

Ostiral

9.00 – 13.00

Jantokiko eta eskolaz kanpoko zerbitzua.

Eskolaz kanpoko zerbitzua

Robotika eta STEAM eskola-ordutegiaren barruan.

Jantokiko jolasorduetan euskara sustatzeko jarduera ludikoak.

Kirolerako, musikarako eta eskolatik kanpoko kultura-jardueretarako sarbidea errazteko
dirulaguntzak.

GE

Gurasoen Elkarteak aktiboki parte hartzen du antolatzen diren jarduera osagarrietan.

Instalazioak

Gure eskolak instalazio handiak ditu:

Gela zabalak eta kanpoaldera leihoak dituztenak, informatikako gela, STEAMeko gela, musikako eta ingeleseko gela, jangela, gimnasioa eta jolastoki handi bat, non ikasleek jolastu eta eskolaz kanpoko jarduerak egin ditzaketen.

Zerbitzua kanpoko catering batek ematen digu eta begiraleak ditugu.

Ikastetxean liburutegi bat dugu, eta bertan jarduerak eta tailerrak egiten ditugu gure ikasleentzat eta haien familientzat, irakurzaletasuna sustatzearekin batera.

Haur Hezkuntzan psikomotrizitate saioak dituzte.

Gure balioak

Integrazioa

Pertsona bakoitzaren kultura eta ohiturak kontuan hartuta, Sestaon hezten duen eskola

Aniztasuna

Ideologia, erlijio eta kultura guztiei irekia

Egokitzea

Planteamendu pedagogiko indibidualak eta talde heterogeneoetara egokituak

Hezkidetza

Pertsonen arteko harreman anitzak, orekatuak eta errespetuan oinarrituak

Lankidetza

Beste toki-erakunde batzuekiko harremana, parte hartzaileak hauek izanik: Erabat, Amuge, Artizar, Txabarri bizirik….

Demokrazia

Bere funtzionamenduan, eskolan dauden estamentu guztiek berdintasunean parte hartuz.

Kalitatea

Kalitatezko irakaskuntza eskaintzen saiatzea, arreta berezia jarriz emango diren edukien balio pedagogikoan eta erabiliko diren metodoen eraginkortasunean: STEAM, IKTak…

Berdintasuna

Ikasle guztiei irakaskuntza-eskubidea bermatzea, oztopo ekonomikoak, sozialak edo beste edozein mailakoak saihestuz

Kontaktatu



Calle Los Baños, 35
48910 Sestao
+34 94 428 01 91

014437aa@hezkuntza.net

Scroll to Top

Calle Los Baños, 35
48910 Sestao

+34 94 428 01 91
014437aa@hezkuntza.net

Matriculaciones

Calle Los Baños, 35
48910 Sestao

+34 94 428 01 91
014437aa@hezkuntza.net

Matrikulazioa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.