¡Sestao esploratzen! 2. zikloko ikasleek gure herriko txokorik berezienak ezagutu dituzte
Egun borobila pasatu dugu gure inguruko errealitatea hurbiletik ezagutzeko eta bizi garen herriaz gehiago ikasteko!
¡Sestao esploratzen! 2. zikloko ikasleek gure herriko txokorik berezienak ezagutu dituzte
Gure eskolako 2. zikloko ikasleak kalera irten dira abentura handi baten bila: euren herria, Sestao, sakonago ezagutzea! Gelako lau hormak utzi eta ikaskuntza kalera ateratzeko egonaldia izan da.
Egun berezi honetan gure herriko bitxikeriak eta sekretu harrigarrienak deskubritu ditugu, Sestaok gordetzen dituen istorioekin aho zabalik geratuz. Horrez gain, gure inguruko errealitatea hurbiletik aztertu dugu, kaleak eta auzoak zeharkatuz gure eguneroko bizitza beste begi batzuekin ulertzeko eta baloratzeko.
Egun zoragarria pasatu genuen elkarrekin! Barre, ikasi eta, batez ere, gure umeak bizi diren herri bikain hau askoz gehiago maitatzen ikasi dugu. Gure Sestao maitea hobeto ezagututa bueltatu gara eskolara!
Partekatu: